Soluzio Logistiko integralak CLICK bakarrean www.ulmacarretillas.com web orrian — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Soluzio Logistiko integralak CLICK bakarrean www.ulmacarretillas.com web orrian

ULMA Orga Jasotzaileak web orria eraberritu du bezero eta banatzaile saretik gertuago egoteko, komunikazio zuzena errazteko eta eskaintzen dituen ekipo eta zerbitzu logistiko integraletan interesa izan dezaketen enpresei informazio zehatza emateko.
Soluzio Logistiko integralak CLICK bakarrean www.ulmacarretillas.com web orrian
2013/03/08

Informazioa erabiltzaileak behar duen ekipoaren ezaugarriak erraz eta eroso aurkitzeko prestatuta dago, bai modelo zehatz bat bilatzen badu eta baita aukeraketa egiteko ULMAren aholkularitza behar badu ere. Azken kasu honetan dauden erabiltzaileek “Encuentre su carretilla” ataletik egin behar duten lanerako hobekien egokitzen den orga aurkitu dezakete. Honetarako, zona, erabiltzaileak emango dion erabilera, karga gaitasuna edo jasotze altuera bezalako irizpideen arabera emaitza desberdinak ematen dituen ekipo hautatzaile bat dago.

Web orri berriko bisitariek ULMAk manutentzio eta logistika sektorean daramatzan 25 urteetan eskuratutako esperientzia eta ezagutzatik eskaintzen duen Zerbitzu Logistiko Integralaren informazio zehatza ere izango dute. Atal honetan ULMAren lehiakortasun balioaren berri ematen da, harreman komertzial iraunkorrak sustatzeko osagaia. Lehiakortasun balio hau, erakundeko lankideen konpromiso eta inplikazioan oinarritzen da, bezeroari ahalik eta errentagarritasun eta efikazia logistiko handiena bermatzeko.

Aipatzekoa da, egungo merkatuaren errealitatea kontuan hartuz, www.ulmacarretillas.com web orrian sartzen diren enpresek aukerako produktuei eskainitako gune bat aurkituko dutela. Bertan, ULMAren bermearekin berregokitutako ekipoen stock eguneratua eta bigarren eskuko ekipoak daude, prezio eta finantzaketa erakargarria duten modelo berrien aldian behingo eskaintzekin batera.