Senegalera eramateko betaurreko bilketa solidarioa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Senegalera eramateko betaurreko bilketa solidarioa

Uztailaren 15era arte, graduatutako zein eguzkitako betaurrekoak jasoko ditugu. Horretarako, zure kooperatibako harreran bilketarako kutxak jarri ditugu.
Senegalera eramateko betaurreko bilketa solidarioa
2019/06/27

Bilketa solidario honen bitartez, Bergarako Ndank Ndank elkartea lagundu nahi dugu, izan ere, ULMAko langile batzuek proiektuan parte hartzen baitute.

Ndank Ndank irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kulturartekotasuna eta Senegaleko garapenerako hainbat lankidetza programa bultzatzen ditu.

Elkarte honetako talde boluntario bat Senegalera joango da abuztuan 4tik 18ra, eta jasoko ditugun betaurrekoak eramango ditu.

Gainera, Elgoibarko Urzuri optikak ikusmena neurtzeko gailua eman die. Gailu horrekin eta jasotako betaurrekoekin, bertako pertsonen ikusmena hobetzeko lan handia egin ahal izango dute bertan udaran. Bidaia benetan atsegina eta gogobetekoa izango da.

Beraz, badakizu: betaurrekorik izanez gero, beste pertsona batzuei hobeto ikusten lagunduko diezu.