• Ulma Handling Systems

Recambios Marinos enpresak automatizatutako banaketa zentroa eta ULMA-ren SGA berria estreinatzen ditu

2018/10/05
Recambios Marinos erakundeko banaketa zentroak, egun, automatizatutako bi azpisistema ditu: bat, paletetan dituzten itsasoko ordezko piezen produktuak kudeatzera bideratuta dago. Beste azpisistema, berriz, plastikozko edukiontzietan biltegiratutako produktuetara bideratuta dago.

Recambios Marinoseko biltegi automatikoak 2.800 paletentzako eta 6.800 edukiontzi baino gehiagorentzako gaitasuna dauka. Bi azpisistemak eskaerak prestatzeko postuekin lotuta daude eta Pick To Light gailuak dituzte, horrela langileek eskaera errazago prestatu dezakete, modu intuitiboan.

Behin eskaerak finkatzea amaituta, Recambios Marinos jada prest dago produktuak bidaltzeko 20 herrialde baino gehiagotako ontzietara.

Recambios Marinos erakundeko proiektu integralak ULMA Handling Systemsek garatu duen Biltegiak Kudeatzeko Sistema (SGA) berria dauka, banaketa zentroaren behar zehatzetara egokitu dena. Software produktu berri horrek muinean ditu ULMAk, soluzio automatizatuen integrazioan, 30 urte baino gehiagoko esperientzian jaso dituen oinarrizko funtzionalitateak.

Paletetako eta edukiontzietako biltegi automatikoko fluxu guztia kudeatzeaz gain, ULMAren SGAk aukera ematen dio enpresari biltegiratutako erreferentziak ohiko moduan kudeatzeko.