• Ulma Taldea

Probatu nahi al duzu auto elektriko hau ULMAn?

2019/07/24
Eusko Jaurlaritzaren Energiaren Euskal Erakundea bisitan dator ULMA Oñatira, irailaren 26an, mugikortasun elektrikoari buruz formakuntza ematera.

Hitzordua goizeko 11:00etan izango da, Zerbitzu Zentraletako bulegoetan. Ordubeteko hitzaldi teorikoa entzun ostean Hyundai Kona auto elektrikoa probatzeko aukera izango dugu.

Gainera, hitzaldia eta probaldia egin eta gero, autoa bi egunez eramateko aukera izango duzu hobeto probatzeko, etxetik lanera eta lanetik etxera erabiltzeko.

Etortzeko interesa baduzu, eta mugikortasun elektrikoa probatu nahi baduzu, esteka honetan izena emateko galdetegia aurkituko duzu.