• Ulma Orga Jasotzaileak

Prebentzio kulturan eragiteko jardunaldiak Zuzendaritza taldearekin eta Aginte-lerroarekin

2018/07/03
ULMA Servicios de Manutención-ek formazio jardunaldiak antolatu ditu Osartenekin elkarlanean, segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa enpresan txertatzeko asmoarekin eta enpresako prebentzioaren kulturan eragiteko helburuarekin

Enpresaren kudeaketa prebentzioaren eremura bideratzeko erabakia jauzi esanguratsua da ULMA Servicios de Manutención-entzako, laneko osasuna eta segurtasuna ekimen handiz kudeatzen dituelako. Erabakiaren atzean ez dago ziurtagiri jakin baten exijentzia, sinetsita gaudelako baizik, kudeaketa pertsonetara bideratzeak erakunde osoan onurak eragiten dituela.

ULMA Servicios de Manutención gai izango da egungo prebentzio kulturaz jabetu eta etorkizunerako nahi duen eredua definitzeko, modu espezifikoan bere beharrizanetara egokituaz eta berau lortzeko ekintza plana zehatuaz, eta betiere, baliabide propioak eta Osartenek uneoro eskaintzen dion laguntza uztartuta eta GARATUZ estrategia ereduan oinarrituta, zeinak diagnostiko kuantitatibo eta kualitatiboak egiteko tresnak eskaintzen dituen, prebentzio arloko lidergoa, komunikazioa, inplikazioa eta autogestioa bezalako gaiak barne hartzen dituena.

Prebentzio kulturan eragiteko jardunaldiak  Zuzendaritza taldearekin eta Aginte-lerroarekin