Poloniako lehenengo zubi bultzatua ULMA Construccion-ena da — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Poloniako lehenengo zubi bultzatua ULMA Construccion-ena da

Wisłoka ibai gaineko 1.350 m-ko zubia Poloniako Kryz- Debica A-4 Autobidearen egiturarik luzeena bilakatu da. Ibilbideak 3 sekzio eta 2 galtzada ditu, zuzeneko norabidearekin eta bihurgune konstantea daukan beste norabide batekin.
Poloniako lehenengo zubi bultzatua ULMA Construccion-ena da
2013/06/27

Ibilbidea eta lurrazala kontuan hartuta, bi eraikin sistema erabili dira: ohikoa, T-60 zinbria eta OC zinbria eta nagusia, zubi bultzatuaren metodoarekin. Lehen aldia da Polonian ohol zubi bat barruko bi hutsunerekin zeharkako norabidean egin dena. Planteatutako soluzioari esker, astean 30 m-ko ibilbideak egin dira, pilare artean eskora beharrik gabe.

Eraikitze eta bultzatzeko lanak zehatzak izan dira: erraztasunez, intzidentziarik gabe eta programatutako denboran. Metodologia honek prozedura erraz bat garatzea ahalbidetu du, laguntza bitarteko handien beharrik gabe eta ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena eginez.

ULMAk diseinua eta enkofratuen hornikuntza eman du -zapatak, pilareak eta zubi-brankak- eta baita zubi bultzatuaren segmentuak ekoizteko 4 parke finkoak ere.

MK sistema ohol barruko enkofratuaren soluzioa izan da eta eskora eguraldi txarretik babesteko estalkiarena. MK sistema, material estandarra erabiliz, aplikazio honen eta beste askoren soluzioa da. Zubi hau egiteaz gain, ULMA A-4 Autobidearen obra zibileko beste 13 egitura egiteko materialaren hornitzailea izan da.