• Ulma Conveyor Components

Peruko Las Bambas hornitzeko kontratua

2016/07/11
Las Bambas meategia kobre ustiategi handi bat da, MMG Meategi Taldearen jabetzakoa. Cotabambas probintzian dago, Peruko Apurimac eskualdean, eta espero da produkzioari dagokionez munduan kobrearen aktiborik handienetakoa izango dela.

7,2 milioi tona kobreko erreserbak ditu, eta 12,6 milioi tonako baliabide mineralak. Aurreikusten da lehen bost urteetan kobre kontzentratuko 2 milioi tona baino gehiago ekoitziko direla.

Hasierako garbiketa lanak 2014ko apirilean hasi ziren, eta aurreikusita dago Las Bambaseko mineralaren meategi lanak irekitako hiru labarretan egitea: Ferrobamba, Chalcobamba eta Sulfobamba. Une hauetan Ferrobambako produkzioaren lehen faseak egiten ari dira, Kontzentrazio Plantatik hamar kilometrora ekialdean.

2015eko abenduan Las Bambasen arrabolak hornitzera joan ondoren, 2016ko martxoan ULMA Conveyor Componentsek arrabolen hornitzaile osoaren esleipena bereganatu zuen meategiko hiru garraiatzaile nagusietarako: 1,84”-ko (2,14 metro zabal) eta luzeran 1/2 km-ko bandako garraiatzaile bat, eta 72”-ko bi garraiatzaile (1,83 metro zabal), bakoitza 3 km luze.

Urte batez hornitzeko kontratuaz gain, materiala meategiko biltegietan kontsignatuta, ULMA Conveyor Componentsek konpromisoa hartu du Las Bambaseko mantentze lanetako eta planifikazioko langileei aholku emateko, garraiatzaileen funtzionamenduaren arazoak aztertuz eta irtenbideak eskainiz, makinen efizientzia nabarmen hobetzeko eta ustiapenean zehar larrialdiko geldialdiak saihesteko.

Peruko Las Bambas hornitzeko kontratua

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak