• Ulma Architectural Solutions

Paper testura Leioako Ikastola baten berritzean

2019/02/21
Altzaga eskolako fatxada berritu da, Leioan, gure kolore beltzeko paper testurarekin

Berritze proiektu honek beheko pisuko fatxadek zituzten desitsaste arazoei erantzun nahi zien. Horrez gain, eraikinaren jatorrizko estetika eta zuen horizontaltasuna mantendu nahi ziren. Guzti horretarako Arquitectura CenergITE Bizkaia estudioak, proiektuaren arduradunak, hormigoi polimeroa aukeratu zuen.

FILITA HARRITIK HORMIGOI POLIMERORA ALDAKETA

Paper testura eta aukeratutako kolorea erabiltzearen helburua lehengo estetikari segida ematea ziren, harri naturalaren tankera emanda. Gainera, hormigoi polimeroa lehenago erabilitako filita harria baino arinagoa da, hori dela eta, proiekturako material ideala izan da.

Proiektuko arkitekuaren hitzetan, Adelaida Barreiro, “hormigoi polimeroak ezin hobeto erantzuten zioten bila genbiltzan irizpide estetikoei, formalei eta eraikuntzakoei. Aukerak aurkeztu zizkigutenean ez genuen inolako zalantzarik egin”.