Ospitaleetako logistika kudeatzeko softwarearen katalogo berria argitaratu du ULMAk — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Ospitaleetako logistika kudeatzeko softwarearen katalogo berria argitaratu du ULMAk

ULMA Handling Systemsek, ospitaleetako logistika kudeatzen duen IK HEALTH izeneko software logistikoaren (SGA) katalogo berria argitaratu du. Katalogoak, IK HEALTHen ezaugarri eta abantaila esanguratsuenak azpimarratzen ditu. Horretaz gain, softwarearen funtzionalitatea nolakoa den deskribatzen du, medikamentua biltegian sartzen den momentutik pazientearengana heltzen den prozesu guztia azalduz.
Ospitaleetako logistika kudeatzeko softwarearen katalogo berria argitaratu du ULMAk
2016/01/14

IK HEALTHek ospitale bateko logistika prozesuko datuen kudeaketa osoa egiteko aukera ematen du, jarduera sinple eta naturalak erabiliaz. IK HEALTH bere moldakortasun handiarengatik nabarmentzen da, eta edozein logistika prozesu kudeatzeko aukera ematen du. Gainera, biltegiak kudeatzeko software eraginkorra da (SGA) eta espazioa hobeto kudeatzeko, jarduera osoa monitorizatzeko, prozesu logistikoak hobetzeko eta produktu guztien arakatzea kontrolatzeko aukera ematen du.

Katalogoan ULMAko softwarearen diseinu erakargarria ikusi genezake, erabiltzailearen beharretara moldatua eta plataforma zein informatikako arkitektura anitzetara egokitzen dena alegia.