Oraneko (Aljeria) terminal berriak ULMAko Baggage Handling sistema izango du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Oraneko (Aljeria) terminal berriak ULMAko Baggage Handling sistema izango du

Nazioarteko proiektu berri batek ULMAren hedapen estrategia fikatzen du EGSA Oran erakundeak ekipajeak tratatu, ikuskatu eta sailkatzeko ULMA Handlign Systemsen sisteman jarri duen konfiantzari esker
Oraneko (Aljeria) terminal berriak ULMAko Baggage Handling sistema izango du
2016/12/21

Aljerian 10 aireportu baino gehiago kudeatzen dituen EGSA Oran erakundeak ULMA Handling Systemsen esku utzi du Orango aireportuko terminal berriko Baggage Handling sistemaren garapena. Terminal berri hau naziarteko hegaldientzako izango da.

Aljeriako hiriko terminal berriko irteeretarako sistemak orduan 2.500 ekipaje prozesatzeko gaitasuna edukiko du. 19 fakturazio mahai eta 2 ikuskatze zirkuitu edukiko ditu. Sistema hau ULMAko kudeaketa sistemak kontrolatuko du, eta horrek malgutasun handia emango dio aireportuari hegaldiak eratze-karruseletara izendatzeko. Terminalak ekipaje berezietarako linea bat ere izango du eskuragarri. Iriste sistemak 3 karrusel edukiko ditu, ikuskatzea integratuta duten elikatze lineekin, eta ekipaje berezietaro linea bat.

Terminal berriaz gain, ULMA Handling Systemsek ekipajeak tratatu eta ikuskatzeko sistema berri bat garatuko du lehendik dagoen terminalean. Ekipaje estandarretarako 12 fakturazio mahai izango ditu, equipaje berezietarako mahai bat eta ikuskatze línea bat. Terminal horretan 1.200 ekipaje prozesatuko dira irteera sisteman eta iriste sistema ere ekipatuko du 2 karruselekin.

Proiektu aintzindaria da, ingeniaritza logistikoko enpresak Aljeriako hirian garatuko duena, eta ULMAren nazioarteko hedapena finkatuko duena.