• Ulma Taldea

Oraindik jokoz kanpo?

2019/05/14
ULMAn mugikortasun jasangarria saritzen dugu. Dagoeneko 5.000€ baino gehiago banatu ditugu saritan. Zeu falta zara: anima zaitez parte hartzera!

www.ekokilometro.ulma.com webgunean erregistratu behar zara eta bertan informazio guztia daukazu.

Utzi autoa etxean eta aparkatu beharrik ez, zu eta ingurumena zarete irabazle.

Etxetik lanera eta lanetik etxera, kilometro jasangarri bakoitzeko zikloak lortuko dituzu:

    Oinez: 1km = 4 ziklo

    Patinekin: 1km = 3 ziklo

    Bizikletan edo korrika: 1km = 2 ziklo

    Patinete elektriko, garraio publiko eta LanBusean: 1km = 1 ziklo

    Kotxe partekatuan: 4 km = 1 ziklo

Eta zikloak opariekin trukatu web orrian. Travel Club programaren antzeko mekanika da.

Ia 400 lagun programan, 134.298 kilometro egin ditugu modu jasangarrian eta atmosferara 27.824 kg CO2 isurtzeri utzi diogu.

Zure inguruan galdetu, zure ondoko norbait dagoeneko parte hartzen eta sariak irabazten ari da.

Zure zain gaude!