Online erosi Oñatiko merkataritzan eta lantokian jaso erosketa, banatze kostu barik — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Online erosi Oñatiko merkataritzan eta lantokian jaso erosketa, banatze kostu barik

Oñatiko dendak sustatu eta banaketa garraio elektriko bidez egitea bultzatu nahi dugu, Oñati berdeago eta iraunkorrago batez gozatzen laguntzeko.
Online erosi Oñatiko merkataritzan eta lantokian jaso erosketa, banatze kostu barik
2018/02/12

www.bertanerosi.com web gunean aurkituko dituzu online salmentarako programa honi atxikita dauden dendak, eta denda bakoitzaren barruan ikusiko dituzu haien produktuak eta salmenta prezioak. Edermobility Servicesi esker jarri da abian zerbitzua; izan ere, enpresa horrek mugikortasun elektrikoko soluzioak eskaintzen ditu, ULMArekin eta Oñatiko Udalaren Sozioekonomiako departamentuarekin elkarlanean.

Gainera, lankidetza horri esker, ULMAk Oñatin dituen lantokietan entregatzen diren erosketengatik ez da banatze gasturik ordaindu beharko. Horretarako, eskaria egitean “ULMA” kodea sartu beharko duzu.

Sartu webgunean eta egin proba nahi duzunean, urtebetetzeren bat ospatzeko pastelak edo pastak enkargatu nahi badituzu, aperitibo moduan patata tortilla bat edo eguerdira arte luzatzen den bilera baterako pintxoak eskatu nahi badituzu, edo haragia, fruta, ogia edo beste zerbait erosi … eta lanetik irteten zarenean erosketak eginda eduki nahi dituzunean.

Aukeratu dezakezu eskaria zer ordutan jaso nahi duzun, betiere gutxienez hiru orduko aurrerapenarekin bada, eta erabaki dezakezu, halaber, ULMAren zein helbidetan jaso nahi duzun erosketa, doako entregaz baliatuta. ULMArako doako zerbitzu hori uztailaren bukaerara arte egongo da indarrean. Nahi baduzu, beste helbide batean entregatzeko ere eskatu dezakezu, garraio gastuak ordainduta.

Eskaria egitean edo web gunetik nabigatzen ari zarenean zalantza edo galderarik sortzen bazaizu, zerbitzu honek eskaintzen duen laguntzarekin harremanetan jarri zaitezke eta hark argituko dizkizu zalantza guztiak.