• Ulma Taldea

Ongi etorri ULMA Taldera! - ULMA Embedded Solutions ULMA Taldeko 9. Negozioa

ULMA Embedded Solutions ULMA Taldeko 9. Negozioa da honezkero. Taldeko Sustapen Zentroaren ardurapean hainbat urtez egon ondoren, ULMA Embedded Solutions enpresa-errealitatea da dagoeneko, negozio gisa gure Taldera batuko dena.

ULMAren Negozio berriak 4.0 industriarako IoT-en konponbide osoa eta berritzailea eskaintzen dio merkatuari, baita neurketa-, baliozkotze- eta kontrol-sistemen garapena ere. Horrekin batera, ULMA Embedded Solutionsek produktu elektronikoaren eta sistemen ingeniaritza zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Gaur egun Negozioak 40 pertsona inguru ditu eta 2019 urterako aurreikusitako negozio-bolumena 3 milioi euro ingurukoa da. Bere diru-zorroa bezero berriekin handitu izanak hazkunde handia ekarri dio pertsonetan ere, eta Madrilen eta Bilbon bulego berriak ireki ditu, nahiz eta egoitza Oñatin kokatuta dagoen.