Oñatin bizi eta ULMA Oñatin lan egiten duzu? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Oñatin bizi eta ULMA Oñatin lan egiten duzu?

Lanbusera igo eta ULMAn jasangarri izatearen abantailekin disfrutatu.
Oñatin bizi eta ULMA Oñatin lan egiten duzu?
2019/01/16

1. Ordutegia handitu dugu, otsailaren 4tik aurrera, komeni zaizun Lanbusa bilatu ahal izateko:


2. Irabazi zikloak eta opariekin trukatu

Lanbusen erabilera lanera joateko modu oso jasangarria da: zikloak lortu eta opariekin trukatu. Animatzen al zara?

Parte hartu ahal izateko ondorengo bi pausuak eman behar dituzu:

- www.ekokilometro.ulma.com web atarian erregistratu

- Ciclogreen dohaineko app-a zure mugikorrean deskargatu

Zure kilometro jasangarriak zenbatzen hasteko guztia prest duzu!

Lanbus bidez egiten duzun kilometro bakoitzarekin ziklo 1 irabaziko duzu.

3. Egin zure zenbakiak eta kalkulatu zenbat diru aurreztu dezakezun urtean.

Etxetik lanera zenbat km: A

Egunero zenbat aldiz egiten duzu distantzia hori: B

Urtean zenbat lan egun dituzu: C

A x B x C = km guztira urtean

Kilometroaren batazbesteko balioa autoan: 0,30€/km

Zure urteko kilometroak x 0,30€: Aurreztu behar duzuna!

Adibidez:

Mikel Ugarkalden bizi da eta ULMA Packaging Garibai enpresan lan egiten du, 4,1 km ditu. Eguerditan etxean jaten du, eta, beraz, egunean 16,4 km egiten ditu. Bere egutegiak 218 lanegun ditu eta guztira 3.575,2 km egiten ditu urtean. ULMAn 1.072,56 euroko balioa ematen diogu.

Gainera urte bakarrean Mikelek ziklo dezente eskuratu ahal izango lituzke eta opariekin trukatu.

Egin itzazu zure zenbakiak eta aztertu zenbat aurreztu ahal izango duzun… eta ez duzu aparkatu beharrik izango!

4. Otsailean eta martxoan 50 € zozketatuko ditugu astero Oñatiko dendetan erosteko. Zozketan automatikoki parte hartuko duzu gutxienez astean hiru egunez Lanbus erabili eta ibilbidea Ciclogreen aplikazioan erregistratzen baduzu.

Kotxea erabiltzen jarraitu behar al duzu?

#dejaelcocheencasa