• Ulma Taldea

Oñatiko euskalkia lantzeko ikastaroa

2020/01/13
ULMA Taldean aspaldiko eskaerari erantzunez, kooperatibetako euskara planen artean Oñatiko euskalkiaren gaineko ikastaroa antolatu da ULMAko kideentzako.

Otsailean zehar egingo diren lau saiotan landuko dira euskalkiaren gaineko kontu ugari: hitzen amaierak, aditz formak, gogoan hartzeko oharrak, azentuaren ezaugarriak, idaztarauak, hitz berezien idazkera... Oñatiko euskalkixan pittin bat sakondu gura?

Eman izena HEMEN.