Oinezkoekin istripuak ekiditeko segurtasunari buruzko kontzientziazio kanpaina — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Oinezkoekin istripuak ekiditeko segurtasunari buruzko kontzientziazio kanpaina

Enpresetan, orga eta oinezkoek espazio bera partekatzen dute biltegian, harrera lekuan edota merkantziak bidaltzeko eremuetan. Hori dela eta, istripuak gertatzea ekiditeko, segurtasun neurri egokiak hartzea beharrezkoa da.
Oinezkoekin istripuak ekiditeko segurtasunari buruzko kontzientziazio kanpaina
2018/02/12

Horregatik, ULMA Orga Jasotzaileetan kontzientziazio kanpaina jarri da abian “Oinezkoekin istripuak ekidin, esango dizugu nola” lemapena. Bertan, arriskuen gaineko informazioa ematearekin batera, bezeroei aukera eskaintzen zaie LED segurtasun-argiak orgetan txertatzeko. Argi horiek pertsonak babestu eta mugimenduan dauden arriskuez ohartarazteko eta orga jasotzaileetatik distantzia seguru batera mantentzeko berariaz pentsatutakoak dira.

Gailu txiki horiek daukaten eraginkortasunagatik industria munduan geroz eta gehiago baloratzen dira, argi-izpi gorri eta indartsua igortzeko pentsatutakoak direnez, argi-langaren efektua sorrarazten dutelako. Orgaren inguruan “arrisku eremua edo eremu debekatua”-ren mugak argi ezarrita, oinezkoak orga jasotzailetik segurtasun distantzia batetara mantentzea bermatzen da.

Aupatutakoez gain, perimetroa osatzen laguntzen duten gailuak ere badaude, orgaren aurrealdean edo atzealdean oinezkoendako geziak proiektatzen dituztenak. Argibide horiek makinatik metro batzuetako distantziara erakusten dira eta desplazamendua zein norabidetan egiten ari den erakusten dute, oinezkoei eta gainerako ibilgailuei ibilbide horretan orga bat dagoela ohartarazteko eta zirkulazioaren norabidea adierazteko.