• Ulma Taldea

ODOLUSTEAK laburmetraia ULMAn

2019/12/10
Laburmetraiaren emanaldia abenduaren 19an izango da, arratsaldeko 18:00etan ULMA Taldeko auditorium-ean: Garagaltza auzoa, 51n

Sarrera libre izango da, edozein pertsona hurbiltzeko aforoa bete arte. 100 lagun sartzeko tokia dugu, zure lekua ziurtatzeko hobe izena ematea esteka honetan.

2018 urteko Oñatiko laburmetrai Rallyan lehen saria eta ikusleen saria irabazi ostean, Dwingi Dwingi taldeak proiektu handiago baten murgiltzea erabaki zuen. Horren emaitza da aurkeztu berri duten Odolusteak filma. Proiektuan parte hartu duten ULMA taldeko langile batzuk emanaldian bertan izango dira aurkezpen txiki bat egin eta filmak irauten dituen 45 minuturen ostean izan daitezkeen zalantzak edo galderak erantzuteko.