• Ulma Conveyor Components

Nazioartekotzeari buruzko hausnarketa estrategikoa ULMA Conveyor-en

2013/10/03
ULMA Conveyor-ek hausnarketa estrategikoari buruzko ariketa bat egin du azken asteetan, negozioaren nazioartekotzearen sendotze eta garapenean zentratuta.

BANPRO aholkularitza enpresa ULMA Conveyor-ekin ari da Prozesuen araberako Kudeaketaren eta Antolamenduaren Eraldaketaren garapenean lanean, eta harekin batera hausnarketa saio batzuk burutu dira, berriztapen-merkatu eta ingeniaritza-proiektuetarako nazioartekotze estrategiak definitu eta diseinatzeko.
Saio horietan zuzendaritza taldeak eta ekipo komertzial osoak hartu dute parte eta berriztapen-merkatua eta proiektuena sendotzearen aldeko apustua egin da.
Merkatuko helburu eta analisien definizioaren ondoren (produktua, bezeroa, lehia, posizionamendua, desberdintzea, eta abar) funtsezko herrialde batzuen araberako lehentasunak ezarri dira (bolumen potentziala, prezioa, lehia, oztopoak eta Conveyor-en egungo posizionamenduaren arabera).  
Era berean, herrialdeen arabera ere definitu da desberdintze eta salmenta kanalen estrategia, baita Ekintza Plana eta kontrolerako adierazleak ere. Horiek hiru hilero errebisatuko dira.   
Azkenik, helburuak, estrategia eta burutu beharreko ekintzak transmititzeko helburuarekin, informazio-saio bat egin da ULMA Conveyor-eko talde osoari zuzenduta. Bertan, burututako prozesuaren eta lortutako emaitzen gaineko informazioa eman da.

Nazioartekotzeari buruzko hausnarketa estrategikoa ULMA Conveyor-en

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak