Nazioartekotzea oinarri — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Nazioartekotzea oinarri

2012ko azken lauhilekoan 6 Azoka Internazionaletan egon gara. Brasil, Mexiko, Maroko, Frantzia eta Portugal bezalako herrialdetan.
Nazioartekotzea oinarri
2012/10/25

Nazioarteko hedapena ingurune zehatzetan ezartzeko estrategia da gurea. Horregatik, ULMA Architectural Solutions-en gure zerbitzuak eta soluzioak merkatu bakoitzaren errealitatera malgutu eta egokitzen ditugu, guztiz lehiakorra den egoera batean.

Politika hori jarraituz, gure soluzioak Eraikuntzako sektoreko nazioarteko hainbat azokatan aurkezten ari gara eta, horrela, azoka hauetan hartzen dugu parte: Ficons/Expo Airport (2) - Brasil, Expo Cihac-Mexiko, Pollutec -Maroko, APSB Jardunaldiak - Portugal eta Pollutec - Frantzia. Aipatzekoa da aurten ere gure soluzioak eta produktuak Alemanian, Errumanian eta Argelian aurkeztu ditugula.

Gure nazioartekotze proiektuaren bidez gero eta hedapen zabalagoa daukagu merkatu globalean: hala, 4 filial ditugu (Frantzia, Portugal, Polonia eta Brasil) eta banatzaileak beste 15 herrrialdetan.

Kanalizazio eta Drainatze Lineak produktu berriak ditu, dagoen gama zabalaren osagarri. Berritasunen artean, besteak beste, ULMA merkatu hauetan Multi V+ sistema berria aurkezten ari da, modu fidagarri, azkar eta esfortzurik gabe sareta kanalaren gorputzari eustea ahalbidetzen duena.

Bestalde, Fatxada Aireztatuko eta Itxituretako soluzioak ere aurkezten ari gara -proposamen erakargarri eta pertsonalizatuekin bai sistemari bai plakei dagokienez- eta baita Aurrefabrikatuetako gure Soluzioak ere.