Mundukideko teknikari moduan lan egin nahi duzu Mozambiquen? — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Mundukideko teknikari moduan lan egin nahi duzu Mozambiquen?

MUNDUKIDE Fundazioak, bere buletinaren bidez, ULMA Taldeko langile guztiei jakinarazi digu Mozambiquen Mundukidek dituen Marrupa eta Majune programetan teknikari moduan lan egiteko aukera dugula.
Mundukideko teknikari moduan lan egin nahi duzu Mozambiquen?
2013/02/11

Lanpostuaren zereginak:

Marrupa eta Majune Proiektuko  teknikaria (Mozambique). Bere ardura nagusia da proiektu kudeaketan eta proiektu ekonomikoetan laguntza ematea programen koordinatzaileei . Koordinatzaileek bere eskura jar ditzaketen beste ardura batzuk ere hartuko ditu bere gain. Majune eta Marrupa barrutien artean tartekatuko dira lana eta bizilekua.

Interesa duzuenok informazio gehiago lotura honetan aurki dezakezue.

[Mozanbiken lan egiterik nahi? ]

Gainera, buletin beraren bidez beste gai batzuen berri izan dugu:

Nolako emankorrak diren  Marrupako baratzeak! Gero eta gehigo dira auzokoen baratzeei erreparatu eta basoetako belar txarrak garbitzen hasten diren nekazariak, lurra lortu eta  familiako  baratzea sortzeko. Euri garaiko ura biltzeko presak eraiki dituzte eta lurrak ureztatutakoan, ikaragarria da lortzen den ekoizpena. Egia esan, oso ondo funtzionatzen du!.  [ Bideoa ikusi].

Brasileko MST-ko emakumeen COperjunho okindegi negozioa. Bideoaren helburua da nekazaritza Erreforma bateko gunean bizi eta lan egiten duen emakume talde baten produkzio eta komertzializazio esperientzia erakustea. Mundukidek horrelako jarduera sozioekonomikoei ematen die laguntza,  formazio, aholkularitza eta laguntza teknikoen bidez. [Bideoa ikusi].