• Ulma Architectural Solutions

MultiV+200 kanalak Geant Casino merkataritza-guneko aparkalekuan, Saint Etienne, Frantzia

2018/08/28
ULMA soluzio teknikoko 580 metro lineal hornitu dira guztira.

Geant Casino hipermerkatuak 200.000 langile ditu eta ia 13.000 denda mundu guztian. Elikagaien komertzioan munduko liderretako bat da.

Bere egoitza nagusiko aparkalekuan, Saint Etienne, ULMA drainadura kanalak instalatu dira euri urak behar bezala ebakuatzeko. Aparkalekuan ohikoa den trafikoa eta oinezkoak direla eta, aukeratutako drainadura soluzioa Multi V+ kanala izan da, zeina bereziki diseinatuta dago oinezkoen guneetarako, merkataritza-guneetarako edo eta mota guztietako ibilgailuentzako aparkalekuetarako. V formako diseinuak, optimizatua, ura abiadura handiagoan drainatzea ahalbidetzen du, kanala bakarrik garbitzeko efektua hobetuta eta eraginkortasun hidraulikoa handituta.

Amaitzeko, aipatzekoa da daukan 8 puntuko finkapen sistema, egonkortasun handiagoa eta indarra sareta eta kanal guztian zehar banatzea eskaintzen dituena. Finkapen azkarreko sistema da, guztiz eskuz egiten dena, instalazioa azkarra eta erraza da:  Rapidlock®. Guztira ULMA soluzio teknikoko 580 metro linean hornitu dira kanpoaldeko aparkaleku guztian zehar.