• Ulma Taldea

MONDRAGON Korporazioak 4.000 milioi eurotik gorako salmentak lortu ditu Kanpo Merkatuetan

2013/06/18
MONDRAGONek Nazioartekotzearen alde egindako apustua berretsi egin zen 2012an, bere arlo industrialaren jokabideari esker, eta ondorioz, ekitaldia 4.004 euroko nazioarteko salmenta historikoaz itxi zuen.

Egoera ekonomikoa segurua ez izan arren, MONDRAGONek bere presentzia 11 ekoizpen filial berrirekin finkatu zuen. Bere nazioarteko salmentak dagoeneko %69 dira eta 14.000 pertsona ditu kanpoan lanean. Gainera, esanguratsua da MONDRAGONek  BRIC (Brasil, Errusia, India eta Txina) merkatuetan izan duen hazkundea, hain zuzen, aurreko ekitaldiarekiko %20 ingurukoa.

Korporazioak nazioartean erreferente izaten jarraitzen du, 5 kontinenteetan ekoizpen eta komertzio plantak ezarriz. 2012ko ekitaldian dagoeneko  105 ekoizpen planta ditu, Europa, Txina, India, Mexiko eta Marokon instalazioa berriak abian jarriz. MONDRAGONeko nazioartekotze proiektuak anbizio handiko plan baten babesa du. Plan honek negozioa egungo merkatuko errealitatera egokitzeko oinarriak ditu eta estrategikoki BRIC herrialdeetan presentzia areagotzea du helburu. Herrialde hauetan 2012ko ekitaldi amaieran aurreko ekitaldiarekiko gutxi gorabehera %20ko  salmenta hazkundea izan zuen.

Korporazioko zifra orokorrei dagokienez, aipatu behar da guztira 12.903 milioi euroko salmentak izan zituela, 2011rekiko %7,6 gutxiago- batez ere merkatu nazionalaren beheranzko joeragatik-, baina zati batean nazioarteko salmentekin konpentsatua geratu da hazkunde txiki baten ondorioz (1%). Lanari dagokionez, langile kopurua % 3,9 murriztu da eta ondorioz, urtean zehar 80.321 pertsona izan dira lanean. Bestalde, 2012an zehar egindako inbertsioak 331 milioi eurora iritsi ziren, aurreko ekitaldiarekiko %70 haziz.