MK Zinbriaren karga ahalmena Diablos Rojosen Estadioan, Mexikon — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

MK Zinbriaren karga ahalmena Diablos Rojosen Estadioan, Mexikon

Diablos Rojosen estadioak, Mexikoko Beisbol Ligaren (LMB) egoitza berriak, altzairu arinez egindako deabruen sardearen formako sabaia edukiko du, eta 13.000 ikuslerentzako lekua.
MK Zinbriaren karga ahalmena Diablos Rojosen Estadioan, Mexikon
2019/04/17

Proiektu honen alderdirik garrantzitsuetako bat izan da ekipo ugari adostutako epeetan hornitzeko ahalmenaeduki duela, zehazki 810 tona ekipamendu hornitu baitira. Bezeroak ULMA sistemak aukeratu ditu, batetik sistema horiek duten karga ahalmenagatik eta, bestetik, sistemek leku gutxiago okupatzen dutelako; izan ere, leku gutxi okupatzeak ahalbidetu du obra guztitik trabarik gabe ibiltzea.

MK zinbrien 12 dorreek estalkiaren 550na tonako 8 egiturei eutsi diete. Kargen arabera, 4 eta 8 oineko dorreak eratu dira, gehienez 26 metroko altuerarekin.

Dorreak muntatzeko prozesua obra lekuan bertan hasi da, osagaiak modulutan muntatuta. Garabi batekin zegokien lekura eraman dira eta bertikalki lotu dira. Dorre bakoitzak komunikazio bertikaleko sistemak, eskailerak eta barandadun plataformak dituz, segurtasun arau guztiak betetzen dituela bermatuta.