• ULMA Manutentzio Zerbitzuak

Mitsubishi Forklift Trucks CeMAT 2014an, inoizko berritasun kopuru handienarekin

2014/04/11
Orain arte ez da hainbeste berritasun aurkeztu ekitaldi bakar batean

Mitsubishi Forklift Trucks enpresak, Espainian ULMA Orga Jasotzaileen salmenta esklusiboa duenak, CeMAT azokaren hurrengo edizioan hartuko du parte (Hannover, maiatzaren 19tik 23ra), gama berrituarekin eta bere azken berrikuntza teknologikoekin.25 zenbakiko Pabiloiko E19 erakusmahaian, Mitsubishi Forklift Trucksek “orain arte ekitaldi bakarrean aurkeztu den berrikuntza kopururik handiena aurkeztuko du.Izan ere, azoka hau mantentze makinen sektorean munduan dagoen garrantzitsuena da”, esan digu ULMA Orga Jasotzaileetako Produktu zuzendari Asier Agirregomezkortak. Hemen SENSIA seriea aurkitu dezakegu, orga atzeragarrien RB14-20NS belaunaldi berria, 1.440tik 2.000 kg-ra arteko karga eramateko gai dena. Bere diseinu trinkoari eta bere prestazioei esker, orga horiek indarra, segurtasuna eta arintasuna eskaintzen dute, eta manipulatzen eta mantentzen errazak dira.

Mitsubishik ezagutzera emango ditu, halaber, 80V-kokontrapisatu elektrikoen gamako berrikuntzak, 2.000 eta 3.500 kg arteko karga ahalmena duten EDIA EX modeloak, EDI orga elektriko trinko, sendo eta egokikorren gama osatzera datorrenak.Termikoen gaman, TREXIA modelo berria aurkeztuko du, 7TN eramateko gai dena. Modelo berri hori 2014ko urtearen amaieran aterako da merkatura. Eta esperientzia osatzeko, Mitsubishi Forklift Trucksek erakusketak egiteko gune bat edukiko du, non, azken proposamenak erakusteaz gain, ACCURIA izena jarri dion AGVren kontzeptu futurista berria ezagutzera emango duen.

Mitsubishi Forklift Trucks CeMAT 2014an, inoizko berritasun kopuru handienarekin