Manu Colino Vegak, ULMA Constructioneko langileak, urteko asmatzaileari GALBAHE saria eskuratu du — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Manu Colino Vegak, ULMA Constructioneko langileak, urteko asmatzaileari GALBAHE saria eskuratu du

Jabego Industrialaren eta Intelektualaren Munduko Egunari lotuta egin diren ospakizunen barruan, GALBAIAN enpresak, zeina sektore horretan espezializatuta baitago, ULMA Constructioneko I+Gko ingeniaritza tekniko Manu Colino Vegari eman zion GALBAHE 2019 SARIA.
Manu Colino Vegak, ULMA Constructioneko langileak, urteko asmatzaileari GALBAHE saria eskuratu du
2019/05/28

Pasa den maiatzaren 22an, GALBAIANeko zuzendari Ismael Igartuak urteko asmatzaileari GALBAHE 2019 saria entregatu zion Manu Colinori, Arrasateko Garaia Parke Tenologikoan egin zen ekitaldian. Saria entregatzearekin batera, Manu Colinok aurrean agertzen zaizkion erronka teknologikoei arrakastaz aurre egiteko duen gaitasuna nabarmendu zuen, eta azpimarratu zuen, halaber, hirugarrenen patenteak urratzen ez dituzten soluzio alternatibo hobetuak sortzen eman duen laguntza eta asmakuntzak egoki babesteko egin duen lana.

ULMAko talde teknikoak eta ingeniaritzakoak egindako berrikuntza eta garapen lanaren aitortza publiko honek laguntzen du ULMAk berrikuntzaren, sormenaren eta diseinuaren kalitatearen alde hartutako konpromisoa eta egindako apustua balioesten, bai eta enkofratu eta aldamio soluzio integral bat eskaintzaren alde egindakoa ere, zeinarekin bezeroei errentagarritasun eta segurtasun handiagoa eskaintzen baitie maila internazionalean heldutako eraikuntza proiektuak gauzatzean.