Malgutasuna eta segurtasuna CVS Aitzinamenduko Orgarekin, Poloniako MS-4B zubiaren eraikuntzan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Malgutasuna eta segurtasuna CVS Aitzinamenduko Orgarekin, Poloniako MS-4B zubiaren eraikuntzan

S3 autobidea hainbat puntutan eraikitzen ari da. Gaur egun, Sulechów eta Nowa Sól arteko atala eraikitzen ari da. Inbertsio horren barruan, Odra ibaiaren gaineko zubi berriaren eraikuntza sartzen da, Cigacicen.
Malgutasuna eta segurtasuna CVS Aitzinamenduko Orgarekin, Poloniako MS-4B zubiaren eraikuntzan
2019/09/19

MS-4A zubiaren kasuan bezala, Odra ibaiaren gaineko MS-4B zubiaren baoa ULMAren CVS Aitzinamenduko Orgaren bitartez gauzatuko da. Enkofratu sistema honek errendimendu handiko soluzioa eskaintzen du, sostengu ahalmen handiarekin diseinatuta baitago, hainbat sekzio gauzatzeko malgutasun handia ere edukita. Lurzoruaren gainean kokatuta baoei dagokienez, zubi bultzatuaren metodoa erabili zen.

Lehen galtzada egiteko ULMArekin elkarlanean aritu ondoren, STRABAGek berriro aukeratu zuen ULMA enkofratze teknologia eta soluzioen hornitzaile gisa. MS-4B zubiak ia 500 metroko luzera dauka, eta kaxa sinple erako sekzioko aurrez tenkatutako egitura baten moduan diseinatu da.

Segidako hegalen metodoarekin egindako zatian, zero dobelak ENKOFORM HMK enkofratu unibertsalarekin egin ziren, T-60 zinbriadun dorreen gainean bermatuta. Erabiligako eraikuntza sistema alde batera utzita, ENKOFORM HMK enkofratua ezin hobeto moldatu da taularen sekzio aldakorrera bere luzera osoan.

Orgetako bakoitzak sistema hidrauliko bat dauka, zeina orga mugitzeko, nibelatzeko eta ainguratzeko erabiltzen den. Sistema hidraulikoen gama zabal bat erabiltzeak ahalbidetu zuen enkofratuaren egitura eraginkortasunez eta segurtasunez mugitzea.

Orgen egiturak MK sistema unibertsalaren elementu estandarrak ditu, eta elementu horiekin enkofratua eta orga zubiak eskatzen duen geometriara egokitu daitezke. Izan ere, MK Sistemarekin CVS Aintzinamendu Orgaren soluzioa estandarizateak aurrezpen oso handia ekarri du kostuetan, kontuan izanda orain arte arlo horretan soluzioak espezifikoak zirela. Gainera, lana bukatu eta gero, pieza gehienak berriz erabili daitezke konfigurazio askotan.

Lanak seguru egingo direla bermatzeko, orgari lan plataformak jarri zaizkio maila guztietan. Lan plataformak BRIO norabide anitzeko sistemaren elementuak erabiliz diseinatu dira, eta orgaren aurrealdeko  zertxen gainean muntatu dira, bai eta enkofratu esekian ere, hondoa enkofratzean langileen segurtasuna bermatzeko.

Informazio gehiagorako, ikusi bideoa.