Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Madrileko Wanda Metropolitano estadio inauguratu berrian parte hartu du ULMA Constructionek
  • Ulma Construction

Madrileko Wanda Metropolitano estadio inauguratu berrian parte hartu du ULMA Constructionek

2017/10/03
Estadio zaharra, La Peineta izenez ezagututakoa eta 20.000 ikuslerentzat zena, 68.000 ikuslerentzat den beste bat bihurtzea erronka tekniko eta logistiko handia izan da. Erronka gainditu izan da plangintza onari eta material txandakatzeari esker.

1994an inauguratu zen Madrileko Erkidegoko estadioa. Orduan obalo formako harmaila bakarra zuen eta 20.000 ikuslerentzako lekua zuen. Orain, birmoldatu ondoren, estadioak 68.000 pertsona hartu ditzake eta elipse forma dauka, 300 eta 255 m-ko ardatzekin. Estalkia, 46.000  m2 baino gehiago dituena, jokalekutik 50 m-ko altueran jarri da.

Estadioa, zeina Madrileko Atleticorena baita, auditorium batekin, VIP palkoekin eta aisialdi guneekin diseinatu da; horrela diseinatuta, orain funtzio askoko kirol estadioa da, eta zaleen gozamenera oso pentsatutako guneak ditu.

Estadioa zabaltzeko, portiko erradial handi batzuk eraiki dira hainbat mailatan, 15,9 m ere dituzten baoekin, eta haien gainean aurrez fabrikatutako hormigoizko piezak kokatu dira. Hala, forma eman zaio estadioko harmailari. Konplexuaren zati honen eraikuntza ENKOFORM enkofratuarekin egin da, zinbria arin baten zurkaiztuta. Portikoen azpian, hormigoi armatuzko edo postesatuzko forjatuak jarri dira, estadioaren solairuak eta sotoak sortzeko. Gune horiek ere ENKOFORM enkofratuarekin egin dira, baina oraingoan EP eskorekin zurkaiztuta. Kanpoko itxitura eraikina inguratzen duten horma kurbatuen bitartez eraiki da. Neurrira fabrikatutako panel metalikoen bitartez gauzatu dira, geruza guztiak zinbriaren eta ENKOFORM enkofratuko plataformen gainean bermatuta.

Mota honetako obrek proiektuaren azterketa zorrotza egitea eskatzen dute. Gainera, tamaina handiko bitarteko tekniko eta logistikoak erabili dira eta bezeroarekin harremanetan egon da etengabe, urrats guztiak planifikatzeko.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat da 4+4?
Erantzuna:
Madrileko Wanda Metropolitano estadio inauguratu berrian parte hartu du ULMA Constructionek