Logistikaren glamourra San Petersburgora iritsi da ULMA Handling Systemsekin — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Handling Systems

Logistikaren glamourra San Petersburgora iritsi da ULMA Handling Systemsekin

San Petersburgoko (Errusia) Au Pont Rouge merkataritza gunea ULMA Handling Systemsen karrusel horizontala ikusteko erakusleihorik glamourosoena izango da.
Logistikaren glamourra San Petersburgora iritsi da ULMA Handling Systemsekin
2015/10/27

Biltegiratze automatikoko sistema Errusiako perfume eta kosmetika etxe ezagun baten bihotzean kokatuko da. Bezeroek nahi duten produktua eskatu eta karruselak momentuan bertan nola entregatzen dien ikusi ahal izango dute. ULMAren karrusela merkataritza guneko publiko zabalarentzako beste elementu erakargarri bat bilakatzen da. Bezeroak nahi duen produktua azkar, zehatz eta seguru entregatuko duena.

ULMAren biltegiratze horizontaleko sistemak eskaerak prestatzeko eta automatikoki biltegiratzeko soluzioetarako diseinatuta daude. Bere funtzioei esker produktibitate ratioak ahalik eta gehien handitzen dira, mugimendu kopurua, garraio eginkizunak eta biltegiko espazioa gutxituz.

Proiektua farmazia sektorean espezializatuta dagoen REPHARMA Errusiako enpresarekin elkarlanean gauzatu da.