Logistikaren eta mantentze lanen sektorean espezializatutako aldizkari nagusiak Oñatin elkartu dira prentsa espezializaturako antolatu den lehen jardunaldia dela eta — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Lifting Solutions

Logistikaren eta mantentze lanen sektorean espezializatutako aldizkari nagusiak Oñatin elkartu dira prentsa espezializaturako antolatu den lehen jardunaldia dela eta

ULMA Orga Jasotzaileak-ek antolatuta, jardunaldia egiten den lehenengo aldia da eta datozen urteetan jarraipena izatea espero da.
Logistikaren eta mantentze lanen sektorean espezializatutako aldizkari nagusiak Oñatin elkartu dira prentsa espezializaturako antolatu den lehen jardunaldia dela eta
2013/09/25

Pasa den ostegunean, irailak 19, ULMA Orga Jasotzaileak-ek prentsa espezializaturako antolatutako lehen jardunaldiak zirela eta, Espainiako logistikaren sektoreko aldizkari nagusien argitaletxeetako arduradunak elkartu ziren bertan.

Ekitaldian hainbat jarduera izan ziren: ongietorriko kafearen ondoren ekin zitzaion egunari eta, hasteko, ULMA Taldeak bere Departamentu Zentraletan duen Berrikuntza Teknologikorako gunea bisitatu zuten, hau da, ULMA Taldeko negozioek teknologia berriak ikertzetik lortzen diren produktu berriak edo aplikazioak garatzeko eta oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzeko (bultzatzeko) inkubagailu gisa erabiltzeko eskura duten gunea.

Bisita amaitu zenean, Fran Fernandez zuzendari Komertziala eta Zerbitzukoak, Eduardo Trojaola ordezko piezen jardueraren arduradun nagusiak, eta Angel Sanchez gerenteak hitzaldia eman zuten enpresaren egungo egoeraren, testuinguruaren eta magnitude ekonomikoen berri emateko, eta, horrez gain, datozen urteetan jardueraren estrategia guztiek izango duten jomuga azaltzeko: Zerbitzuaren Berrikuntza eta Merkatuarekiko-Bezeroarekiko Enpatia.

Hitz egiteko eta galderak egiteko txandaren ondoren, jardunaldiak MONDRAGONeko zentro korporatiboan jarraitu zuen. Bertan, Mikel Lezamiz Korporazioaren Zabalkunde Kooperatiboko zuzendariaren eskutik, MONDRAGONen enpresa jarduera zabala eta askotarikoa ezagutarazi zitzaien bertaratutakoei, bide batez korporazioak betetako mende erdia baino gehiagoko denbora tarte honetan lortu dituen mugarriei errepaso eginda.

Bisitaren amaieran, jardunaldiaren azken ekintza moduan, Olandixo baserrian bazkari-tertulia egin zuten.

Jardunaldi horiek eginda, asmoa da komunikabideekin harreman positiboa edukitzea, geure albisteak idatzi eta zabaltzeaz gain, enpresaren errealitatea ezagutu eta ULMA Orga Jasotzaileak-ek duela ia 30 urtetik hona zein testuinguru pribilegiatutan diharduen ere jakin dezaten.