Limako Javier Prado dorrearen eraikuntzan parte hartu du ULMAk — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Construction

Limako Javier Prado dorrearen eraikuntzan parte hartu du ULMAk

Peruko finantza zentroan kokatuta, 90 metrotik gorako altuera duen dorre komertziala Limako eraikinik altuenetakoa izango da.
Limako Javier Prado dorrearen eraikuntzan parte hartu du ULMAk
2017/10/23

Eraikin guztiz efizientea izateko diseinatu da dorrea (High Performance Building), izan ere, ondoko estrategia jasangarri hauek ditu: ur kontsumoan efizientzia, efizientzia energetikoa, material aukeraketa eta kalitatezko giroa barrualdeetan. Diseinu abangoardista duten 27 solairu eta 9 soto izango ditu, 82 401.32 m²-ko azaleran eraikita.

Garabiaren eta klimaren menpe ez izateagatik, lan erritmo konstanteak produktibitatea handitu egin du. Gainera, hiru lan plataforma dituenez, (nagusia, hormigoiztatzea eta konoak berreskuratzea) sistema autoigokariak langileen segurtasuna bermatu du, altuera guztietan eta proiektu osoan zehar.

13. solairutik aurrera, eraikinaren geometria berezia izanik, hegalen dimentsioa handia zen. ULMAko produktuen moldakortasunak eta bateragarritasunak posible egin dute adhoc soluzioa sortzea BRIO aldamioarekin eta MK Sistemarekin.

Eraikinaren altuera dela eta, alde batetik bestera garabiarekin materialaren garraioa errazteko lan plataformak sortu dira. Proiektuari buruzko informazio gehiago bideo honetan daukazu.