• Ulma Taldea

Lehen sorospen ikastaroa

2020/03/11
Oinarrizko bihotz-biriketako bizkortzea eta desfibriladore bat ongi erabiltzen ikasteko aukera duzu.

Egun batzuk aukeratzeko daude: apirilaren 2, 6 edo 7an. Fetxa hauek agian aldatuko dira edota aukera gehiago zabalduko dugu. Interesatuekin harremanetan jarriko gara.

Denak arratsaldeko 17:00etan, Oñatiko ULMA Taldeko gimnasioan, ULMAko langileei eta haien familiei zuzenduak izango dira.

Ikastaroa egiteko taldeak oso txikiak dira, beraz, interesatuko diren lagunekin taldeak osatzen joango gara hurrengo fetxatan, interesa azaldu duten pertsonei prestakuntza emateko. Izena emateko galdetegi hau bete behar duzu, edo 943 250 300 telefonora deitu dezakezu.

90 minutuko iraupena izango duen ikastaro honen helburua da arau batzuk ikastea eguneroko bizitzan gerta daitekeen mediku larrialdi baten aurrean jardun ahal izateko.

Bizitzak salbatu ditzakezu!