• Ulma Taldea

Bizikleta elektrikoa lanera joateko, ze ideia ona!

2018/11/12
ULMA eta ORBEA elkartu egin dira, ORBEA bizikleta elektriko bat erosten lagundu nahi dizute-eta, lanera bizikletaz joan zaitezen.

Lanerako joan-etorrietan ULMAko pertsonen mugikortasuna jasangarria izatea bultzatzeko proiektuaren barruan sartzen da akordio hau.

Helburu garbia da: lanera joateko autoa gero eta gutxiago erabiltzea, aparkalekuetan lekuak libre uzteko eta ULMA kooperatiba iraunkorrago eta osasungarriago bihurtzeko.

2019ko urtarrilaren 2tik 31ra arte eskatu ahal izango duzu zure bizikleta. Hasi jada aurrezten eta…Urte Berri, bizikleta berri!

| Nork eduki ahal izango ditu abantailak horiek?

Lanera bizikletaz joan daitezkeen ULMAko pertsona guztiek, baldin eta:

- jarduneko bazkide badira

- beste kooperatiba batzuetako birkokatuak eta BKL badira, baldin eta:

- Kooperatiban gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna badute, eta

- aurreikusita badago Kooperatiban beste urtebete gehiago emango dutela.

Abenduan informazio osoa argitaratuko dugu hemen: begira.ulma.com-en