Lanera bizikletaz — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Packaging

Lanera bizikletaz

"Lanera bizikletaz" kanpainarekin bat eginda, ULMA Packagingek hiru aparkaleku berri jarri ditu.
Lanera bizikletaz
2015/02/17

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasate, Oñati, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalek lantokietara joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitea sustatzeko abian jarri duten programaren inguruan, ULMA Packagingek bere interesa adierazi zuen eta hiru aparkaleku berri jarri ditu.

ULMA Packaginen beti egon da bizikletak aparkatzeko aukera, baina, aparkaleku berri hauek, hobekuntza moduan, bizikletak ondo babesteko aterpea daukate.

Argi eta garbi esan dezakegu, nahiz eta aurretik ere jende asko lanera bizikletaz etortzen zen, ULMA Packagingen gero eta gehiagora doan ohitura osasungarri hau denen onerako dela, ingurumenarekin ere errespetu handia erakusten baitu.