Laguntzaileak behar ditugu haurren tailerretarako — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Laguntzaileak behar ditugu haurren tailerretarako

ULMA Fundazioa ekainean antolatuko diren tailerretarako laguntzaile-begiraleak bilatzen ari da, ULMAko langileen senideen artean: seme-alaba, anai-arreba, bikotea…
Laguntzaileak behar ditugu haurren tailerretarako
2019/04/30

Pertsona horiek umezaleak, adinez nagusi eta lan egiteko gogoa dutenak izan behar dute, eta, tailerrak gidatuko dituzten begiraleen laguntzaileak izango dira. Bertan, 4 eta 12 urte bitarteko 70 ume inguru egongo dira.

Tailerrak ekainaren 3tik 21era izango dira, 14:00etatik 18:00etara, ULMA Taldeak Oñatin duen gimnasioan (Garagaltza Auzoa, 51).

Pertsona hauek hautatzeko, kontuan hartuko dugu aisialdiko begirale agiria edo antzerako profilak izatea, baina umeekiko harremanetarako gaitasuna baloratuko dugu asko.

Zure seme-alaba, anai-arreba edo bikotea bilatzen ari garen pertsona hori izan daitekeela uste baduzu, animatu izena ematera! Horretarako, maiatzaren 22an baino lehen, bere CVa  bidali behar digu ulmafundazioa@ulma.com helbidera.

Edozein zalantza argitzeko, idatzi edo 943 250 300 telefonora deitu.