Parte hartu Gurutze Gorriaren kanpainan, ume guztiek Gabon hauetan jostailuak jaso ditzaten — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Parte hartu Gurutze Gorriaren kanpainan, ume guztiek Gabon hauetan jostailuak jaso ditzaten

ULMA Fundazioak animatzen zaitu kanpaina honetan parte hartzera, gure inguruko ume guztiek jaso dezaten Gabonetako jostailua.
Parte hartu  Gurutze Gorriaren kanpainan, ume guztiek Gabon hauetan jostailuak  jaso ditzaten
2017/12/04

Gurutze Gorriak antolatu duen kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaitu ULMA Fundazioak, Gabon hauetan gure inguruko ume guztiek jaso ditzaten jostailuak.

Jostailu berrien bilketa da, ez belikoak eta ez sexistak, eta kooperatiboak, familia behartsuenei emateko. Bilketarako, ULMAko Oñatiko kooperatibetan kutxak jarri ditugu.

Oñatitik kanpoko pertsonek Gurutze Gorriak Espainian zehar dituen bilketa guneetan utzi ditzakete jostailuak.

Parte hartzeko beste modu bat da  38088 zenbakira SMS bat bidaltzea JUGUETE hitzarekin: 3 euroko ekarpena egingo duzu, eta, bildutako diruarekin Gurutze Gorriak jostailu gehiago erosiko ditu.

Gurutze Gorriaren kanpainari buruzko informazio guztia hemen:

www.susderechosenjuego.com