KOMUNIKA+UAS: ULMA Architectural Solutions-en Barne Aldizkari berria — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

KOMUNIKA+UAS: ULMA Architectural Solutions-en Barne Aldizkari berria

Argitaratu da barne komunikaziorako euskarri berri honen lehen zenbakia
KOMUNIKA+UAS: ULMA Architectural Solutions-en Barne Aldizkari berria
2018/10/09

ULMA Architectural Solutionsek KOMUNIKA+UAS bere barruko aldizkari berriaren lehen zenbakia argitaratu berri du. Bidaide berri hau helburu bikoitzarekin jaio da, batetik, gure pertsonen arteko lotura izateko eta, bestetik, partekatzen dugun proiektu globalari buruz gehiago jakiteko.

Kalitateko edukia diseinu freskoarekin eta idazkera hurbilarekin eskaintzen duen aldizkaria da. Besteak beste, bazkideei egindako elkarrizketak, ekitaldi eta azoken gaineko informazioa eta albiste korporatiboak aurkitu ditzakegu bertan, bai eta lehiaketa bat ere, non bi pertsonarendako bidaiatxo bat zozketatzen den.

Hitz batean, tresna berri bat gure kooperatiba barruko komunikazioa hobetzeko.