• Ulma Conveyor Components

Kolonbiako Argos Zementuetarako proiektua

2016/06/13
Alemaniako ingeniaritza batek ULMA Conveyor Componentsi esleitu dio arrabolen eta euskarrien hornidura kontratua, Kolonbian Argos Zementuen planta zabaltzeko. Lantegia Sogamoso herrian dago, Bogota hiriburutik 200 km ipar-mendebaldera, Boyaca probintzian, eta kokapen estrategikoa da herrialde erdialdeko merkatuari erantzuteko, bertan zementuaren eskariaren %70 inguru kontzentratzen delarik.

Planta egunean 4.300 t ekoizteko diseinatu da. Inbertsioa guztira 450 m USD da, eta espero da 2017ko amaieran operatibo egotea. Instalazio berriak eraginkorragoak dira, eta tonako 195 dolarreko kostua dute. Herrialdeko plantarik moderno eta eraginkorrena izango da, bere kokapenagatik, Argosek Sogamoson lehenagotik zituen azpiegiturak aprobetxatuko direlako eta hainbat teknologia inplementatuko direlako, ikatza eta antzeko erregaiak erabili beharrean biomasak eta hondakinak erabiltzeko (erabilitako gurpilak, plastikoak, arroz azalak).

ULMA Conveyorrek arrabol berezi batzuk garatu ditu tenperatura altuekiko erresistenteak diren gomekin (120ºC), labe irteeretako garraiatzaileetarako.

Zementuaren negozioan Argos liderra da Kolonbian, bosgarren ekoizlerik handiena da Latinoamerikan, eta bigarren handiena Estatu Batuetako hego-ekialdean. Bederatzi planta ditu Kolonbian, Estatu Batuetan hiru eta Hondurasen bat; hamar clinker errota, Kolonbia, Estatu Batu, Haiti, Panama, Dominikar Errepublika, Honduras, Guyana Frantsesa eta Surinam; eta harrera eta paketatzeko hogeita lau portu eta terminal. Guztira instalatutako ahalmena urtean 21 milioi tonakoa da.

Kolonbiako Argos Zementuetarako proiektua

Erlazionatutako Erreportaiak

Erlazionatutako Elkarrizketak