• Ulma Taldea

Humanity at Music kontzertua Oñatiko Parrokian

2019/05/13
Kontzertua datorren ekainaren 9an izango da, arratsaldeko 19,30etan parrokian, eta ordu erdi lehenago, herriko plazan, Andoni Egaña bertsolariak oñatiarrak animatuko ditu kontzertura joan daitezen.

Ganbara faktoriaren emanaldiak izango dira bertan, eta horiekin batera, Oñatz Dantza Taldea eta Andoni Egaña bertsolari zarauztarra izango dira.

Ekitaldiaren asmoetako bat da kooperatiben soinu-banda Oñatira ekartzea. Azpimarratzekoa da Oñatiko kooperatiba nagusiek, ULMA buru dutela, ekitaldiaren antolaketan eta berau babesten lagundu dutela.

Ekitaldiak ordubete eta erdiko iraupena izango du eta oñatiarrek bertatik bertara gozatu aha izango dute Fernando Velázquez musikariak (Goya sariduna, 'Un monstruo viene a verme') eta Jon Sarasua bertsolari aretxabaletarra eta letren egileak sortutako zortzi musika piezekin.

Sarrerak 5 euroko kostu sinbolikoa izango du eta ULMA Taldeak 50 sarrera zozketatuko ditu bazkideen artean.