Kirol instalazioetarako soluzio profesionalak — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Architectural Solutions

Kirol instalazioetarako soluzio profesionalak

Adituak gara kirol instalazioetarako drainatze soluzioak eskaintzen
Kirol instalazioetarako soluzio profesionalak
2016/07/26

Gure Sport gamak drainatze soluzioak eskaintzen ditu futbol zelai, kirol instalazio, atletismo pista, dutxak eta aldagelak bezalako barruko gune eta igerileku inguruetan.

Sport gamako kanaletan ur-jauzi erako malda gehitu daiteke eta eskuragarri daude burdinurtu nodularreko saretekin, altzairu galbanizatuan, altzairu herdoilgaitzean eta konpositean, C250 karga klasea arte, EN-1433 Arauaren arabera.

HAUEK DIRA INSTALATU DITUGUN PROIEKTUETAKO BATZUK

ESPAINIA: Espanyol taldearen futbol zelaia, Bartzelonan. SELF kanala instalatu da sareta nerbiodunarekin.

BRASIL: Brasilgo Beira Rio Estadioan instalatutako kanalak. 2014ko Munduko Futbol Kopako egoitza.

MEXIKO: Oculto 10 Kanala, La Loma Kirol Zentroan instalatua, Querétaro, Querétaro Estatua, Mexiko.

Soluzio horien inguruko informazio gehiago izateko: info@ulmaarchitectural.com edo bete ondoko formularioa.

Kirol proiektu gehiago ULMA drainatzearekin hemen.