Julen Zumalde, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Julen Zumalde, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea

Urrian, ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren XII. edizioa jarri zuen abian.
Julen Zumalde, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea
2017/12/11

Aukeratutako gaia “KIROLA” izan zen eta horrekin zerikusia duen argazki mordoa jaso da, horiek denak sormen handikoak. Eta, jasotako argazkien maila artistikoa gero eta handiagoa dela nabari da.

Lehiaketa honetako parte-hartzaile guztien artean egindako zozketaren irabazlea ULMA Packagineko Julen Zumalde izan da, “Euskolabel Gabonetako Saskia” eskuratuz.

Zorionak Julen eta eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!