Jostailu berrien bilketa solidarioa Gurutze Gorriarentzat — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Jostailu berrien bilketa solidarioa Gurutze Gorriarentzat

ULMA Fundazioak bat egin du Gurutze Gorriak jostailuen bilketa solidariorako abian jarri duen kanpainarekin, Gabon hauetan gure inguruan ez dadin geratu umerik jostailurik gabe.
Jostailu berrien bilketa solidarioa Gurutze Gorriarentzat
2016/11/14

Beti bezala, urteko azken ekintza honetan ere, zure laguntza behar dugu. Jostailuak emateko, bilketa kaxa batzuk jarri ditugu kooperatiba guztietan, abenduaren 16ra arte. Jostailu berriak, 0-15 urte artekoentzat eta belikoak eta sexistak ez direnak eskatzen ditu Gurutze Gorriak.

Kanpaina honetan parte hartu nahi baduzu baina ez badakizu zein jostailu erosi edo erosteko denborarik ez baduzu, zure diru ekarpena egin diezaiokezu Gurutze Gorriari eta beraiek arduratuko dira bilketaren ondoren falta dena erosteaz. Eta, erraz jartzen dizugu: Giza Baliabideen departamentura joan zaitezke eta zure nominatik Gurutze Gorrira 5, 10 edo 20 €-ko ekarpena egiteko eskatu dezakezu, urtarrilaren 5ean ordainduko den nominatik, hain zuzen ere.

Gogorarazi nahi dizugu GKEri egindako ekarpenek errenta aitorpenean abantaila fiskalak dituztela. Zure elkartasunak zure alde egingo du egunen batean.

Bilketa solidario honetan Gurutze Gorriak lortzen dituen jostailu guztiak udaletxeetara bidaliko dira eta jarraian gure herrietako familia behartsuei banatuko dizkiete. Horrela, zure laguntzari esker, umeak dauden etxe guztietara magia iristea lortuko dugu Gabon hauetan.

BERAIEN ESKUBIDEAK JOKOAN. Ume bakar bat ere ez dadila geratu jostailurik gabe!