Jose Venegas, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Jose Venegas, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea

Urrian, ULMA Taldeak bere bazkide eta langileei zuzendutako Argazki Lehiaketaren XI. edizioa jarri zuen abian.
Jose Venegas, ULMA Taldeko argazki lehiaketako zozketaren irabazlea
2016/12/19

Aukeratutako gaia “NIRE TXOKO KUTTUNA” izan zen eta horrekin zerikusia duen argazki mordoa jaso da, horiek denak sormen handikoak. Eta, jasotako argazkien maila artistikoa gero eta handiagoa dela nabari da.

Aurten, ULMA Taldeko egutegi korporatiboa osatzeko erabili diren 12 argazkien aukeraketa Arrasateko BELUN argazkilaritza estudioak egin du, http://www.belun.com/. Horretaz gain, lehiaketa honetako parte-hartzaile guztien artean egindako zozketaren irabazlea ULMA Packagineko Jose Venegas izan da, “Euskolabel Gabonetako Saskia” eskuratuz.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!