Javier Perezek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Javier Perezek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa

ULMA Taldeak bere Argazki Lehiaketaren XIII. edizioa jarri zuen martxan irailean, bazkide eta langile guztientzat.
Javier Perezek irabazi du ULMA Taldearen argazki lehiaketako zozketa
2018/12/13

Oraingoan, “OPORRAK” izan da aukeratutako gaia, eta egia esan, askorako eman du. Mundu osoko 400 argazki baino gehiago jaso dira: plazerezko une txikiak eta kolore guztietako ilunabarrak.

ULMA Orga Jasotzaileko Javier Perezek irabazi du, hain zuzen, lehiaketa honetako parte hartzaile guztien artean egindako zozketa. Horrenbestez, La Vida es Bella-ko “Hiru egun Hirian” izeneko irteera bat irabazi du, non aukera izango duen Espainiako zein Europako 70etik gora hiritako 175 hotelen artean bat hautatzeko.

Zorionak Javier, eta mila esker guztioi parte hartzeagatik!

 

2019KO EGUTEGIA