Jasotzen ari gara jada ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat antolatutako Eskulanen Lehiaketako lehen lanak. — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Jasotzen ari gara jada ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat antolatutako Eskulanen Lehiaketako lehen lanak.

Lan asko dira, eta horrek berriro erakusten digu posible dela ohiko erabilera eman eta gero zakarrontzira bota ohi diren objektuei bigarren erabilera bat ematea.
Jasotzen ari gara jada ULMAko bazkide eta langileen seme-alabentzat antolatutako Eskulanen Lehiaketako lehen lanak.
2015/09/15

10 egun falta dira eskulanak entregatzeko epea amaitzeko eta jada baditugu lan batzuk: Plastikozko botila batekin eta pajitekin egindako helikoptero bat, plastikozko bandeja batekin eta hondarrarekin egindako hondartzako paisaia bat, plastikozko poltsekin egindako pamela, etab. Lan horiek garbi erakusten dute nola etxeko txikiak, irudimenez eta pixka bat ahaleginduta, gai diren benetako “artelanak” sortzeko. 

Zure seme-alabak oraindik animatu ez badira, garaiz dabiltza parte hartzeko!Parte hartze hutsagatik haur guztiek oparitxo bat eskuratuko dute eta, gainera, kategoria bakoitzeko irabazleak bizikleta bat ere jasoko du, sari berezi gisa.

[Eskuratu lehiaketa honen gaineko informazio osoa]

Orain arte jasotako eskulanak: