Izan zaitez boluntario FLL EUSKADI- MONDRAGON torneoan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Izan zaitez boluntario FLL EUSKADI- MONDRAGON torneoan

Otsailaren 8an Arrasaten egingo den ekitaldian parte aktibo izateko aukera ezinhobea izango dute boluntarioek.
Izan zaitez boluntario FLL EUSKADI- MONDRAGON torneoan
2019/12/02

ULMAK FLL EUSKADI MONDRAGON BULTZATZEN DU ETA ZUK ERE PARTE HARTZEA NAHI DUGU.

Gainera, edizio honetan ULMAn Oñatiko bi talde gazte babestu ditugu, ikastetxe hauetakoak: Txantxiku Ikastola eta Zuazola-Larraña BHI

MONDRAGON eta Innobasquek FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa antolatu dute inguruko 6 eta 16 urte bitarteko gazteei gaitasun zein bokazio zientifiko teknologikoen garapenean laguntzeko asmoz. 90 herrialdeetan zehar 500.000 gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da.

FLL EUSKADI-MONDRAGON torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean antolatuko da.

Iaz izandako esperientzia pilotuaren ondoren, 2020an FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketa ofiziala izango da, Estatuko txapelketarako sailkatzaile gisa balioko duena eta hori guztia lantzeko, boluntarioen laguntza ezinbestekoa da.

Innobasque-ren webgunean izena eman dezakezu eta egun honen arrakasta bermatzea era ezberdinetan lagundu dezakezu, epaile bezala (aurkezten diren proiektuak baloratu ahal izango dituzu), arbitro bezala (robotaren jokoaren garapen egokia bermatzu ahal izango duzu), floater bezala (talde ezberdinen laguntzaile eta gida izan zaitezke) edo junior zientzialaria bezala (6 eta 10 urte bitarteko taldeen lana eta lorpenak zoriondu ahal izango duzu).