Izan zaitez boluntario MicroFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoan — Begira - Ulma aktualitatea

Ulma Taldea

Izan zaitez boluntario MicroFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoan

Urtarrilaren 19an izango den ekitaldian parte aktibo izateko aukera ezinhobea
Izan zaitez boluntario MicroFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoan
2018/12/03

➢     Euskal ikastetxe eta institutuetako 20 ikasle taldek hartuko dute parte MicroFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoan.

➢     Boluntarioek ezinbesteko papera izango dute torneoaren balore garrantzitsuena bermatzeko; sormena, elkarlana, besteenganako errespetua eta ongi pasatzea.

MONDRAGON eta Innobasquek Micro FLL MONDRAGON–INNOBASQUE torneoa antolatzen ari gara gure inguruko 10 eta 16 urte bitarteko gazteei gaitasun zein bokazio zientifiko teknologikoen garapenean laguntzeko asmoz. Horregatik, hurrengo urtarrilaren 19an era aktiboan boluntario bezala parte hartu ezazun animatu nahi zaitugu.

MicroFLL hau handi egin nahi dugu, talde, pertsona, ikastetxe, laguntzaile eta bestelako eragileen eskutik. Honek guztiak behar duen bezala funtzionatzeko behar beharrezkoa da boluntarioen laguntza. Horretarako, eman izena HEMEN.

Inspirazio iturri bat

First Lego League gaur egun 90 herrialdeetan zehar 500 mila gazte inguru batzen duen heziketa programa internazional bat da. Honen baitan antolatuko da MicroFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoa Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean. Ekitaldia MONDRAGON Korporazioak STEAM heziketa bultzatzeko Innobasquerekin duen akordioaren baitan dago kokatua. Horrela, Euskal Herriko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa aktibatu nahi dugu, jakintza ildo berri bat irekiz.