• Ulma Construction

Ingurumenean eragin minimoa dute Txileko azpiegitura hidroelektriko handiek

2013/07/26
Jasangarritasunaren eredu den zentral hidroelektriko honek ibaiaren isuria darabil energia berriztagarria sortzeko, urte osoan zehar ur emari iraunkorra dauka eta. La Higuera izenez ezagutzen da, Tinguiririca eta Azufre ibaietatik energia berriztagarria sortzen du eta ingurumenean eragin minimoa du.

450.000 etxek jasotzen dute zentral honetatik energia, instalatutako 155 MW-ko gaitasunari esker eta urteko 750 Gwh-ko batez besteko ekoizpenari esker. Ura kanal eta hodien bitartez garraiatzen da makinen etxeraino. Honek bi sorgailu ditu, turbina bertikalekin.

Proiektua egitura ezberdinak eraikitzea zen: makinen etxea, balbulen etxea, tunelak, ur-bilketarako sistema...eta horretarako, 100.000 hormigoi ontzi baino gehiago erabili ziren.

ULMA Construccionen soluzioa
ULMAk, egitura hauek egin ahal izateko, hainbat elementu osagarriren ekarpena egin zuen:

. ORMA enkofratu bertikala, EUC Zertxez konbinatua, alde bakarreko 4,8 m altuko hesietarako.
. BTM enkofratua, T-60 Dorreen bidez eskoratua, ALUPROP eta BRIO Zinbria, 1,5 m baino lodiagoak diren lauzak hormigoitzeko. 
. COMAIN, NEVI eta BTM enkofratuak,  elementu bertikal eta horizontalak egiteko.
. BRIO Norabide Anitzeko aldamioa, eskailera moduan osatua, lanlekuetara joateko.

La Higuera Garapen Garbiaren Mekanismoan erregistratu zen (MDL), Kyotoko Protokoloaren mendean, 2006ko martxoan, erregistratuta dagoen munduko proiektu hidroelektrikorik handiena eta Txileko lehena izanik.