• Ulma Taldea

Ideia Lehiaketa: ULMA eta 2016ko Europako Hiburutza

2015/09/01
Datorren urtean Donostia 2016ko Europako hiriburutzaren egoitza izango da. Arrazoi hori tarteko, ULMA Taldea ekitaldiaren Laguntzaile Globala izanik, ULMA Fundazioan Ideia Lehiaketa bat sustatuko da bere bazkide eta langileentzat.

Proposamenek ekintza, jarduera edo ekimen bat deskribatu beharko dute, ULMAren irudia eta bere balioak sustatzeko eta parte hartzea bultzatzeko. Ideiak izaera sozial edo kulturaleko ekimen eta ekintzen ingurukoak izan daitezke. Helburua ULMAko pertsonen partaidetza sustatuko duten ideiak proposatzea da, kultura testuinguru industrialera hurbiltzea, sormena bultzatzea eta berrikuntza aktibatzea.

ULMA Taldean lan egiten duten pertsonek edo pertsona taldeek parte hartu ahal izango dute, kokapen geografikoa edozein dela ere. Behar beste dokumentatutako proposamen edo ekimen sozio-kultural bat bidali besterik ez da egin behar. Eduki berritzaile eta parte hartzaile handieneko osagaiak dituzten ekimenak lehenetsiko dira. Positibo baloratuko da proposamenak ULMA Taldearen Balioekin bat etortzea, eta Debagoiena eskualdean gauzatu ahal izatea. Baloratuko diren alderdien artean daude originaltasuna, sormena, iraunkortasuna eta teknologia berriak erabiliz gauzatu ahal izatea.

Balorazioa egiteko prozesua proposamenak onartzeko epea amaitu eta berehala hasiko da. Hautatutako proposamenak ULMA Taldeko Kontseilu Orokorrera bidaliko dira, eta bera arduratuko da, azken instantzian, proiektu irabazleak zehazteaz. Eskatutako gutxieneko kalitate baldintzak betetzen ez dituen proposamenik egonez gero, lehiaketa hutsik deklaratu ahal izango da.

2016ko Europako Donostia Hiriburutzak uste badu proposamen irabazlea bideragarria eta interesgarria dela, bertako jardueren programan sartuko da. Proposamena ez bada interesgarritzat jotzen, ULMA Fundazioak berak baloratuko du gauzatu ahal izateko aukera.

Animatu eta zure proposamena bidali!

Ideiak aurkezteko azken eguna: irailaren 24a

Nola bidali:

Mezu elektronikoz donostia2016@ulma.com helbidera

Posta arruntez, ULMAko Taldeko Departamentu Zentralak, Garagaltza auzoa 51, Oñati

Zuzenean ULMA Taldeko Departamentu Zentraletako harreran

Erreferentzia: DONOSTIA2016

Sariak:

Lehengo saria: 1.500 euro

Bigarren saria: 500 euro

Sari banaketa: urriaren 28an, ULMA Taldearen Auditoriumean