• Ulma Taldea

Heldu gara Hondurasera!

2018/02/05
Urtarrilaren amaieran heldu da Hondurasera ULMAn uztailean egindako sukaldeko tresnen bilketa solidarioa. Denbora asko igaro da eta prozesua oso luzea izan da, baina merezi izan du, benetan.

Uztailean bildutako material guztia, asko-asko izan zena, Honduraseko ACOES GKEri entregatu genion. Haiek materiala sailkatu, antolatu eta paketatzeaz arduratu ziren, edukiontzi solidarioan entregatzeko.

Sukaldeko tresnen edukiontzi hori zeraman itsasontzia irailean abiatu zen. Hiru hilabete luzez hemendik Hondurasera dauden 8.000 kilometrotik gora egin ondoren, helmugako portura iritsi zen azkenean. Zoritxarrez, une haietan egoera politikoa zaila zen Hondurasen, eta hori dela-eta edukiontziak beste bi hilabete gehiago eman behar izan zituen portuan.

Garrantzitsua da azkenean nahi genuen pertsonengana heldu dela, eta lapiko, zartagin eta gainerako tresna ugariak banatu direla. Itxarotea merezi izan du.

 

Irudian ikusi dezakezue material hori jaso duten pertsonetako batzuk. Jasotako lapikoak, platerak, mahai-tresnak eta bestelako materialak eskuetan dituztela agertzen dira, irudi hau posible egin duzuen ULMAko pertsonei beraien esker ona erakutsi nahian.

ULMA Fundazioak ere eskerrak eman nahi dizkizue maitasunez egin duzuen lan solidarioagatik. Zein gutxi kostatzen den eta zein harro sentiarazten gaitu zuen laguntzarekin lortu izanak!