• Ulma Taldea

Haurrentzako tailerrak urtarrilean

2019/12/04
ULMAk haurren tailerrak antolatu ditu urtarrilaren 2 eta 3an, ULMAko 4 eta 10 urte arteko umeentzat, 14:00etatik 18:00etara, Oñatiko MU Enpresagintzan.

Abenduaren 18ra arte izena emateko epea irekita dago. Horretarako, galdetegi hau bete beharko da edo 943 250 300 telefonora deitu dezakezue.

Horrela lanaren eta familiaren kontziliazioan lagundu nahi dizuegu. Izan ere, guraso askok ULMAn lan egin beharko duzue eta etxeko txikienak oraindik oporretan egongo dira.

Gehienez 50 ume onartu ahal izango ditugu. Gehiago izanez gero, 19an zozketa egingo dugu familiaka eta egun horretan bertan jakinaraziko dizuegu emailez lekurik izango duten ala ez.

Egun horietan unibertsitateko ikasleak oporretan daudenez, MU Enpresagintza libre egongo da ULMAko ekintza hau bertan antolatzeko. Datorren urtarrilean hirugarren aldia izango da.

Tailer hauetan azalduko diegu gai teknologiko errazak, STEM (Science, Technology, Engineering eta Mathematics) metodologia aplikatuz. Animatu izena ematera. Oso ondo pasatuko dugu!